2014-05-21
UDABERRIKO UZTA...
GURE UDABERRIKO UZTA on PhotoPeach
Gure udaberriko uzta heldu da. Penaz, zeren eta oporraldi luze ostean, eguraldi ona egonik, gure eskarolak oso hazita zeuden,enborra luze bat izanik, baina platerean imajinatuz gero... oso goxoak seguru!.
Letxugak altuak bezain gogortsu jaso genituen, entsalada ederra egiteko prest zeudelarik; olio,ozpin eta gatz apur bat besterik ez zuten behar.
Hemendik gutxira marrubiak jasotzeko zorian izango ditugu.
Leirek eta Anek barazki edo landareen hazkunde-zikloari buruzko urratsak azaldu zizkiguten, begibistan izanik gure orturen fruituak; gure lana eta naturaren ezker sortzen direnak, hain zuzen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario