2009-03-25

INGURUMEN ASTEA

Pasa den 22an "URAREN MUNDU EGUNA" ospatu zen eta berarekin gure eskolaren INGURUMENA ASTEA hasi ginen.



Ekintza ezberdinak prestatu ziren ikasle guztientzat:




1.-Asteleheneko irrati saioan ingurumen batzordekide batzuk uraren mundu egunaren berri eman ziguten.


















2.-Enrique Francok (Ane, Enrique eta Iñakiren aita) zetazeoei buruz oso hitzaldi interesgarria eskaini zizkigun. Gai horri buruz gehiago jakiteko gogoekin geratu ginen hurrengo ikasturtean berriro etortzea espero dugu.






















3.-Astean zehar klase guztiek uraz saiakuntzak egin dituzte; batzuk guztiz harrituta geratu ziren: ez zuten sinesten ura elementu arrunta izanez konportamentu hain deigarriak euki ahal zituela.









4.-Seigarren mailakoek familia bakoitzaren elektrizitate faktura aztertu zuten. Gure bizimodua mantentzeko elektrizitatea behar dugu baina lorpenaren prozeduraren ondorioz CO2 kopuru handi bat botatzen da atmosferara. Atmosfera garbitzeko landare berdeen laguntza behar dugu baina ez da prozedura arina. Horregatik landare berdeak babestuz gain elektrizitate kontsumo arduratsua egin behar dugu.






Familia baten bizimodua eta Beroketa Globala
Familia beten hileko batez besteko elektrizitate kontsumoa:

Kw/o bakoitzaren lorpenaren CO2 emisioak

Familia baten hileko CO2 emisioak

Zuhaitz batek urtaren zehar garbitutako CO2 kopurua

Hileko familia baten elktrizitate kontsumoak sortutako CO2a garbitzeko behar diren zuhaitzak

Urtekoa

Zenbat baso/oihan behar dugu?
Ez dugu beste irtenbiderik:
Gure mendietako basoak errespetatu eta babestu behar ditugu!!




5.- Hirugarren mailakoak "Artigas" zabortegira joan ziren. Bilbo hiriak sortutako zaborra nola sailkatzen eta tratazen den ikusi zuten. Ikusi eta ikasitakoa finkatzeko hango tailer berezietan parte hartu zuten. Oso interesgarria iruditu zitzaien.




Andereño Maruxak, aste horretan ere, zaborrei buruzko hurrengo lana argitaratu zuen eta ikustera gonbidatu zigun:



http://es.calameo.com/read/000035541c419b01dda26