2014-05-21

UDABERRIKO UZTA...

GURE UDABERRIKO UZTA on PhotoPeach Gure udaberriko uzta heldu da. Penaz, zeren eta oporraldi luze ostean, eguraldi ona egonik, gure eskarolak oso hazita zeuden,enborra luze bat izanik, baina platerean imajinatuz gero... oso goxoak seguru!. Letxugak altuak bezain gogortsu jaso genituen, entsalada ederra egiteko prest zeudelarik; olio,ozpin eta gatz apur bat besterik ez zuten behar. Hemendik gutxira marrubiak jasotzeko zorian izango ditugu. Leirek eta Anek barazki edo landareen hazkunde-zikloari buruzko urratsak azaldu zizkiguten, begibistan izanik gure orturen fruituak; gure lana eta naturaren ezker sortzen direnak, hain zuzen.

2014-05-15

Euskararen Astea ( maiatzak 19-23)

Datorren astean " euskararen astea " ospatuko dugu Zurbaran eskolan. Astean zehar ekintza ugari egongo dira eta horien artean Agenda 21-etik "Korrika eta Birzikla" izeneko jolasa proposatu dugu. Jolas honetarako ikasle bakoitzak etxetik ontzi bat ekarri behar du eta gero lokotxa jolas modura erabiliko dugu. HH-ko 5 urteko eta 1-2 mailakoen txanda maiatzaren 20an izango da, 3-4 mailakoena maiatzaren 21ean eta 5-6 mailakoena maiatzaren 22an. Saio hauek arratsaldez izango dira.